BAKARDADE ZURIA Bigarren ihardunaldian, eskiaren txanda izan da. Zehaztuz, “Back country” eskiarena (zeharkaldiko eskiaren eta iraunpen eskiaren tarteko modalitatea da). Aretoa ia beteta, Nereak eta Leirelk, Laponian, aste bete batean zehar egindako zeharkaldiari buruzko oso ondo prestatutako  aurkezpen bat eskaini ziguten. Irudi politak ikusten eta irudi hauei buruzko komentarioak entzuten, hitzaldiaren izenburuaren bakardade zuri horren ideia, oso ondo transmititu zigutela uste dut.