Duela 4 urte bisitatu gintuen pertsonaia batekin ireki genuen festibala, Carlos Soria nekaezinarekin. Bere 80 urteekin (otsailean 81 urte beteko ditu), areto bete baten aurrean, 65 urte hauetan zehar mendian izandako esperientziari buruzko proiekzio bat eskaini zigun. Bere lehen eskaladetako zuri-beltzeko irudiekin hasita, bere jarduera alpinistikoa kronologikoki errepasatzen joan zen, bai Europako mendigune ezberdinetan, bai beste kontinente batzuetako mendietan. Proiekzioaren bigarren fase batean, Planetako 14 gailurrik garaienak lortzeko erronkaren barruan, bere espedizio ugariak komentatu zituen zortzimilakoetara igotzeko. Irudiei buruz egin zuen kontakizunari esker, urte hauetan kirol honen alderdi ezberdinetan (helburuak, materialak, prestaketa …) izan den bilakaera ikusi ahal izan genuen. Solasaldia oso atsegina izan zen, hasieratik bera ikustera etorri zen publikoarekin lotuz. Uste dut bertaratutakook gozatu egin dugula mendiko zaldun honekin; izan ere, 80 urterekin, oraindik ere gazteek izan nahi luketen berak transmititzen duen bizitasuna.