Kirol eskaladaren txanda ailegatu zen eta arratsaldea partekatzeko, David López eskalatzaile madrildarrarekin aukera izan genuen. Oso ondo diseinatutako proiekzioa eskaini zigun. Hasieran, pertsona eta eskalaitzale modura, bere lehenengo urratsak hurbildu zizkigun eta ondoren bere zinemagilearen eta argazkilariaren ikuspegia ezagutu genuen . Berak egindako hiru laburmetraia tartekatuz, irudi ikusgarriekin eta triangelu protagonistaren (Dani Andrada, Andoni López eta David) solasaldiak eta gogoekin konbinatuz Kirol eskaladaren munduan eta filosofian sartu gintuen. Lan bikaina, pasa den larunbatean ikusi ahal izan genuena.