Jaialdiari amaiera emateko, “Herriko txokoa” izeneko atalari hasiera emanez, Araiako Angel Gordo eta Villabonako Juan Etxeberria izan genituen, Pamirreko mendietan izandako esperientzien berri emateko.
Lenin tontorra (7.134 m) helburu bezala hartuta, Juan eta Angel, gutxi gorabehera 20 egunez egon ziren inguruko beste mendietan girotzen, altuera txikiagoko zenbait tontor koroatzera iritsiz. Bilatzen zuten tontor nagusia koroatzen saiatzean, aurkako baldintza metereologikoek, euren helburuak osatzea eragotzi zieten arren.
Proiekzio honetan mendi hauen ingurune ederra, euren arriskuak, batez ere elur-jausi eran eta tamaina honetako mendi bat saiatzeak dakarren logistika ikusi ahal izan genuen.
Herriko txokoaren azken egunean horixe nahi genuen: Abentura, hurbileko jendeak kontatuta.
Amaiera ona larunbatero jende ugari bildu duen jaialdi honetarako. Datorren urtean ikusiko dugu elkar.