Urtero bezala, Espelelogiarako egun bat gordetzen dugu. Gaiari buruz hitz egiteko, Bizkaitik etorri zen Josu Zeberio, Euskal Espeleologoen Elkartearen ordezkari gisa.
Oso ondo egituratutako proiekzio hitzaldi batean, kobazuloak esploratzeko lanen hiru adibide eskaini zizkigun, tokiko taldeek esploratutako barrunbe xumeetatik hasita, gero Bizkaiko “Karlistaren Sima” bezalako barrunbe handietara igaroz, non dimentsioek jada proportzio handiak hartzen dituzten, edo esploratzen hasi zen garaiko egunkari baten arabera: “Santiago Bernabeu estadioa dagoen tokian”, Pirineoan kokatutako lurpeko sistema handiak aztertzen amaitzeko. Kasu hauetan logistika eta zailtasunek maila handian egotea suposatzen dute (bere hitzetan eta futbol analogia bat erabiliz: “champions”. Azkenengo hau, Euskal Espeleologoen Elkarteko euskal taldeen baterako proiektua da.
Proiekzioa oso didaktikoa izan zen, eta, horretarako, hizlariak 3D mapa topografikoak erabili zituen, espeleologoek egiten duten lana hobeto ikusteko, batez ere, beren jarduera zein sakoneretara irits daitekeen jakiteko (Pirinioen kasuan, lur azpitik 1.300 metrora iritsi ziren).
Nire ustez, solasaldian izandako interesa Josuk proiekzioaren ondoren erantzun behar izan zituen galdera-zenbakietan islatu zen.
Laburbilduz, jardunaldi polit bat, ikuslego handi batek lagundurik. Hau ikusita eta datorren urteari begira, gure jaialdi xumetik espelologiaren mundu erakargarri hau zabaltzen laguntzen jarraiuko dugu.