GAILURRETIKBAINO HARUNTZAGO

 Larunbat 26an, Rosa Ferández mendizalearen txanda izan zen. Hasteko, bere bizitzaren eta mendiaren munduko bere ehenengo urratsen errepasoa eskaini zigun. Laburpen honen ondoren, minbizia diagnostikatuz gero, bere bizitzan eduki zuen eragina, eta nola jasan zuen prozesuan zentratu zen. Hizkera argia eta urbilez, bizitzaren ostopoak gainditzeko ikasbide ederra eman zigula uste dut. Gero, 2011. urtean Kanchenjunga mendira egindako espedizioari buruzko bideo polit bat ikusteko aukera izan genuen. Pairatu zuen minbiziaren ondoren, egin zuen lehenengo zortzimilakoa izateagatik, berarentzat oso igoera berezia izan zen. Bere hitzetan, eskalatzeko tokatu zaion mendirik zaiena. Ondorengo solasaldian, Rosak , jendearekin oso ondo konektatu zuen. Pertsona eta kirolari modura oso itxura ona hartu genion.